XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era desberdinetan egin dezakezue.

Adibidez: - Errekatxo batetan presa ttiki bat antolatuz.

Honela egiten baduzue, uretara ez erortzeko ardura har ezazue, ura hotzegi baitago oraindik.

- Kanpoko leku lau batetan putzu handi bat eginez.

Honela egiten baduzue, putzuaren zoluak eta ormek iragazkaitzak izan behar dutela eduki ezazue kontutan.

Bestela, lurrak laster irentsiko du ur guztia eta putzua ur gabe geratuko da.

Horregatik buztinez edo antzerako gai iragazkaitz batez prestatu beharko dituzue ormak eta zolua.

- Zeuek asmaturiko bestelako modu batez ere egin daiteke urmaela.

Ura garbi eduki behar duzue.

Eta putzua egiten baduzue, noizean behin aldatu egin beharko duzue urmaeleko ura.

Gero koloretako arrainak sar ditzakezue urmaelean; edo oraindik hobeto, zuek arrainketan harturiko ezkalu, aingira, zarbo eta amuarrainak.

Errekan presatxoa egiten baduzue, uraren sarrera eta irteera ongi prestatu behar dituzue, arrainek ihes egin ez dezaten.

5 KOSTALDEKO IKASTOLENTZAT

Kostaldekook uraren inguruko hainbat egintza desberdin egin dezakezue: - Arrantzarako erabiltzen diren tresnak azter eta klasifika itzazue.

- Txalupa bat eskura ezazue.

Horretarako, arrantzale ezagun batengana joan eta txalupa eska.

Nola ibili behar den galde iezaiozue; eta, beraren laguntzaz, portuan barrena ibilalditxo bat egizue.

- Beste egintzaren bat asma ezazue.